Patronatu bilera Sara Etxean
2026.03.31
Urteko lehen bilera egin du patronatuak Sara Etxean. Askotariko gaiak izan dituzte mahaigainean, tartean, aurtekontua eta 2025eko urteko kontuak onartzea.
Martxoko azken egunean egin du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak bilera Ataunen eta bertan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako zein Bizkaiko Foru Aldundiko, Ataungo Udaleko eta Eusko Ikaskuntzako ordezkariek.
Besteak beste, 2025eko kontu auditatuen onarpena egin da, 2026rako aurrekontua onartu eta etorkizuneko proiektu eta erronken inguruan hitz egin dute bertaratutako pertsonek, bai eta Eusko Folklore Urtekariaren urrats berriez zein Barandiaran Bekaren egoerari buruz.
