Ir directamente al contenido

Lege abisua

Orri honetan, Barandiaran fundazioak webguneko edukiak eta zerbitzuak zein baldintzatan eskaintzen dizkizun irakur dezakezu, sartzean bertan onartzen dituzunak. Webgunea erabiltzeko baldintzak dira.

Web-orriaren titulartasuna eta identifikazio-datuak

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen arabera (aurrerantzean, IGMEZL), hauek dira webgunearen jabea eta operadorea den Barandiaran fundazioa KSren datuak (aurrerantzean, Barandiaran fundazioa): Euskadiko fundazioen inskripzio-liburua,--- idazkuna; G20185708 IFZ; Sara Etxea (murkondo Auzoa), 4. 20211, Ataun (gipuzkoa); 943 404 270 telefono-zenbakia; eta gasteiz@barandiaranfundazioa.com.

Baldintza hauek onartzea

Webgune hau erabiliz, erabiltzaileak berariaz onartzen du erabilera-baldintza orokor hauetako bakoitza. Onartu ezean, www.barandiaranfundazioa.eus webgunean sartzeari edo jarraitzeari utzi beharko dio. Unean-unean indarrean dauden lege-araudien arabera, erabilera-baldintzek aldaketak izan ditzakete; webgune honetan sartzen zaren aldiro kontsulta ditzazun gomendatzen dizugu, baita gure Pribatutasun-politika kontsultatzea ere.

Erabilera-baldintza hauek www.barandiaranfundazioa.eus web-orriko zerbitzuak eta produktuak arautzen dituzte. Web-orrian sartzen denak eta nabigatzen duenak lege-oharrak, erabilera-baldintzak eta -zehaztapenak onartzen eta ezagutzen dituela ematen du aditzera. Webgunean sartzea erabiltzaileen erantzukizuna da, eurena soilik.

Webgunean derrigorrezkoa da zehaztapen, baldintza, arau operatibo, pribatutasun-politika eta cookieak onartzea, baita erabilera-baldintza hauek eta Barandiaran fundazioak web-orri honetan argitara ditzakeen prozedurak ere.

Webgunearen xedea. Erantzukizunak baztertzea

Webgune honen bidez, Barandiaran fundazioak eskaintzen edo merkaturatzen dituen zerbitzuei eta/edo produktuei buruzko informazioa ematen du. Informazio hori erabiltzaileak ikus dezakeen moduan ematen da, eta Barandiaran fundazioak ez du inongo erantzukizunik bere egingo kalterik eragiten badu honakoren batek:

  • Informaziorik edo eskainitako zerbitzurik eta/edo produkturik ez egoteak, zehazgabetasunak, eguneratu gabe egoteak edota webgune honen edo honetatik sar daitekeen beste batzuen edukien zati batean edo osoan sartzean akatsak egoteak.
  • Ekipoetan informazioa galtzea edo kalteak eragitea webgune hau edo honetatik sar daitekeen beste batzuk erabiltzeagatik.

Barandiaran fundazioa ez da erabiltzaileak egindako edo ez egindako ekintzen ondoriozko kalte-galeren erantzule.

Webgune honen erabilera

Erabiltzailea webgune honetan soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da, eta hala onartzen du, borondatez eta berariaz, bertan sartzean. Halaber, webguneko edukiak legez kontrako helburuetarako edo ordena publikoaren, moralaren, eskuarki onartutako ohitura onen eta unean-unean aplikatzekoa den eskubidearen aurkako helburuetarako ez erabiltzea onartzen du. Bereziki, eta hemen esandakoa mugatu gabe, webgune honetan azaltzen diren edukiak ez eskuratzeko, kopiatzeko edo banatzeko konpromisoa hartzen du, ez bada erabilera pertsonalerako, baina inoiz ez irabazteko asmoarekin.

Webgunea bisitatzen dutenen erantzukizuna. 

Erabiltzaileak web-orria egoki erabiltzeko konpromisoa hartzen du eta ez du erabiliko honakoetarako: (i) legez kanpoko edo lege-ordenamenduaren zein fede onaren aurkako jarduerak egiteko; (ii) arduradunaren, bere hornitzaileen edo hirugarrenen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko; (iii) sarean birus informatikoak edo aurrez aipatutako kalteak –ohorea, intimitate pertsonala edo familiarra eta pertsonen irudia zein hirugarrenen jabetza-eskubideak eta gainerakoak urratzen edo kaltetzen dituztenak barne (hirugarrenen edukiak edo irudia transmititu, hedatu, gorde, eskura jarri, hartu, eskuratu edo atzitzearen ondorioz)– sor ditzaketen sistema fisiko edo logikoak sartzeko edo hedatzeko; (iiii) lehia desleialeko ekintzak edo legez kanpoko publizitatea egiteko, edukiak transmititu, hedatu, gorde, eskura jarri, hartu, eskuratu edo atzitzearen ondorioz; (iiiii) edukiak egiazkotasun, zehaztasun, osotasun, egokitasun eta/edo gaurkotasunik gabe eskaintzea, erabiltzailea babesik gabe utziz atariaren arduradunaren aurrean, erreklamazio judizialik edo judizioz kanpokorik balego.

Barandiaran fundazioak bere burua salbuesten du bisitariek webgunea erabiltzearen edo bisitariek argitaratutako edukiak deskargatzearen ondorioz sortutako edozein kalteren erantzukizunetik.

Beste webgune batzuetan argitaratutako edukia.

Barandiaran fundazioak ez du eta ezin du berrikusi webgunean argitaratzen den material guztia, eta beraz, ezin da materialen edukien erabileraren edo ondorioen erantzule izan. Erabiltzaileari dagokio bere sistema informatikoak birusen, harren, troiarren eta beste eduki kaltegarri edo suntsigarri batzuen aurrean babesteko neurriak hartzearen ardura.

Jabetza intelektuala

Barandiaran fundazioak ez die erabiltzaileei edo hirugarrenei besterentzen Barandiaran fundazioaren titulartasuneko inongo jabetza intelektualik, eta ondasun horien gaineko eta horiekiko eskubide, titulu eta interes guztiak Barandiaran fundazioarenak bakarrik izango dira. Barandiaran fundazioarekin edo webgunearekin lotutako zeinu bereizgarriak eta erabilitako marka komertzial, zerbitzu-markak, grafikoak eta logotipoak Barandiaran fundazioak erregistratutako marka komertzialak dira edo Barandiaran fundazioari erabil ditzan emanak. Webgunearekin lotutako beste marka komertzial, zerbitzu-marka, grafiko eta logotipo batzuk hirugarrenen marka komertzialak izan daitezke. Webgunea erabiltzeak ez dizu inongo eskubiderik edo lizentziarik ematen Barandiaran fundazioaren edo hirugarrenen edozein marka beste modu batera kopiatzeko edo erabiltzeko.

www.barandiaranfundazioa.eus webgunean agertzen diren edukiak haren azken eguneratzean indarrean daudenak izango dira: Web-orriko jabeak bertako informazioa edo edukiak eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea izango du.

www.barandiaranfundazioa.eus webgunean agertzen diren edukien gaineko eskubide guztiak orriaren titularrari dagozkio. Hala, debekatuta dago horiek edozein eratara ustiatzea, www.barandiaranfundazioa.eus orriaren titularraren baimen espresurik gabe.

www.barandiaranfundazioa.eus web-orrian sartzeak ez die erabiltzaileei bertako edukien jabetza intelektualen eskubideen titulartasuna ematen. Debekatuta dago hirugarrenek web-orri honetan dauden izen komertzialak, markak, zeinu bereizgarriak edo zerbitzuak horien titularren baimenik gabe erabiltzea. www.barandiaranfundazioa.eus web-orriaren jabeak beretzat gordetzen du jabetza intelektualaren eskubideak hausten edo urratzen dituztenen aurka ekintza judizial egokiak egikaritzeko aukera.

Aldaketak

Barandiaran fundazioak erabilera-baldintzen edozein zati aldatzeko edo ordezkatzeko eskubidea gordetzen du. Erabiltzailearen ardura da aldizka aldaketen politika berrikustea, aldaketen jakinaren gainean egoteko.

Hitzarmen honetan aldaketak egin ondoren webgunea erabiltzen jarraitzeak aldaketa horiek onartzea dakar. Halaber, Barandiaran fundazioak, etorkizunean, zerbitzu eta/edo funtzio berriak eskaini ditzake webgunearen bidez (tresna eta baliabide berriak merkaturatzea barne). Ezaugarri berri eta/edo zerbitzu horiek honako erabilera-baldintza hauetako zehaztapen eta baldintzen mende egongo dira.

Amaiera

Barandiaran fundazioak edozein unetan eta berehala jo dezake amaitutzat webgune honen zati baterako edo osorako sarbidea, arrazoiz edo arrazoirik gabe, aurretik ohartarazita edo gabe. 

Cookieak

Cookieak erabiltzaileren ordenagailuan gordetzen diren eta hari buruzko informazioa biltzen duten testu-fitxategi txikiak dira. www.barandiaranfundazioa.eus webguneak cookieak erabiltzen ditu, eta horretarako baimen informatua eskatzen du, cookiei buruzko politikan deskribatzen dena. Hemen duzue eskura: www.barandiaranfundazioa.eus.

Legedia eta jurisdikzio aplikagarriak

www.barandiaranfundazioa.eus webgunean sartzeak edo hura erabiltzeak ekar dezakeen edozein gatazka Donostiako auzitegien eta hierarkian gorago daudenen jurisdikzio esklusiboaren mende egongo da.

Web-orri hau edo erator litezkeen harreman guztiak arautzen dituzten zehaztapen eta baldintzak Espainiako legeriaren babespean daude.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.