Ir directamente al contenido

Fundación José Miguel de Barandiaran

José Miguel de Barandiaran Fundazioa on Jose Migel Barandiaran eta Eusko Ikaskuntzak sortu zuten 1988ko ekainean. Patronatu batek zuzentzen du eta Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira Fundazioaren babesleak.

Hona Fundazioaren helburuak: on Jose Migel Barandiaranen bizitza, pentsamendua eta zientzia eta kulturari egindako ekarpena aztertzea, eta haren obra eremu guztietan zabaltzea; haren zientzia produkzio osoa biltzea, hala argitaratua nola argitaragabea, eta haren obraren edizio kritiko arretatsua egitea, eta on Jose Migel Barandiaranek abiatu eta gauzatu zuen ikerkuntza lana jarraitzea, bereziki historiaurre, arkeologia, antropologia eta etnografia alorretan, ikerketa programa eta beken bidez, bai eta ikastaro, mintegi, hitzaldi eta antzeko jardueren bidez, fundazioak berak sustaturiko ikerketen emaitzak argitaratzen dituela.

Gehiago jakin

Sara Etxean bisitan

Berria irakurri

Artxiboa

Argitalpenak

Bildumak

Sara Bilduma

Sara Bilduma sortzerakoan On Jose Migel Barandiaranen obra eskergaren artetik aukeraturiko obra esanguratsuenen edizio arretatsu eta kritikoa eskaini nahi zaio irakurleari zein ikertzaileari.

8 Argitalpenak
ikusi

Barandiaran Bilduma

Eusko Ikaskuntzak 1980. urtean sortu zuen Jose Migel de Barandiaran Beka, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Diputazioekin batera.

22 Argitalpenak
ikusi

Eusko Folklore Urtekaria

Bere ibilbide luze eta abenturagarrian bi etapa nabarmentzen dira: lehenengoan 14 bolumen eman ziren argitara 1921 eta 1935 urtean bitartean.

55 Argitalpenak
ikusi

Egunerokoak: 1917-1989

On Jose Migel Barandiaran zenaren egunerokoak testigantza ederra dira Barandiaran Fundazioaren sortzailearen bizitza-ibilbidea hobeto ulertzeko.

2 Argitalpenak
ikusi

Beste argitalpen batzuk

Euskalerri’ko leen-gizona": 80 urte

Argitalpena ikusi

Europa, Barandiaran eta baloreak: Jose Miguel Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena

Argitalpena ikusi

Abenduaren 31. Jose Miguel de Barandiaranen bizitzan

Argitalpena ikusi

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.