Ir directamente al contenido

Web berria estreinatu du Barandiaran Fundazioak

2022.06.21

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak web orria berritu eta sareratu du 2022ko ekainean. Hala, Barandiaranen izena eta lana zabaltzen laguntzeaz gainera, gaur egun Fundazioak egiten dituenak jendarteratzeko erramintak berritasunak dakartza berarekin.

Funtsezko behar bati erantzuten dio berritzeak: Fundazioaren inguruko informazioa eskuragarriago egin guran itxuraldatu baita. Orain arteko informazioa atal ezberdinetan antolatu eta zenbait berritasun ere aurkezten dira. Garrantzitsuenen artean, Artxiboa deituriko atala, non Fundazioak digitalizatutako Barandiaranen artxiboaren katalogazioa online kontsulta daitekeen. Guztira 4.690 elementu jasotzen dira, eta bilaketa gaiaren, motaren zein urtearen arabera egin daiteke.

Argitalpenen txokoa  ere atondu da web berrian. Bildumaka sailkatuta, ikusgai daude orain arteko argitalpenak; liburuen eskariak ere webetik kudeatu daitezke. Eusko Folklore Urtekariaren kasuan, gainera, artikulu guztiak irakurgai daude, deskarga modura. Hori horrela, interesatuek 1921ean Barandiaranek berak sorturiko aldizkariaren orain arteko 55. zenbakien edukia eskura daukate.

Gainerako atalak honakoak dira: Fundazioa (Historia, Helburuak, Estatutuak, Patronatua, Prentsa, Fundatzaileak, Gardentasuna), Jose M. Barandiaran (Biografia, Bibliografia; Baliabide Pedagogikoak; Bideoteka; Artikulu eta elkarrizketak), Bekak, Berriak eta Harremanak dira.

Interesgarria izan daiteke


Barandiaran Fundazioa hausnartze prozesuan murgilduta

2022.05.20

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.