Ir directamente al contenido

Barandiaran Fundazioa hausnartze prozesuan murgilduta

2022.05.20

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak parte hartze prozesu bat jarri du martxan 2022an. Asmoa, Barandiaranen izena eta ondarea gaurkotu eta horiek jendarteratzeko gakoak topatzea da.

DOT kooperatibak gidatuta, Fundazioa osatzen duen patronatua ari da izaten prozesu honetan subjektu nagusia; baina ez da hausnarketa itxia izan, Fundazioaz kanpoko norbanako eta eragileekin ere hainbat saio egin baitira. Euskarazko dinamika izan da (salbuespenen batekin), eta emakume zein gizonen arteko oreka bilatu da parte hartzaileen artean.

Bost hilabete, saio ugari

2022ko urtarrilean hasita fase ezberdinak bizi izan ditu hausnarketa prozesuak. Hasteko, DOTeko kideek ordubete inguruko banakako elkarrizketa pertsonalak egin dituzte,  Fundazioarekin zerikusia izan duten, orain daukaten zein etorkizunean erabiltzaile izan daitezkeen gizon-emakumeekin.

Gainera, hainbat saio bateratu burutu dira. Kasu horretan, Bisio Taldea deitu zaionak hartu du parte: Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko patronatua osatzen duten erakundeetako ordezkariak batetik, (Eusko Ikaskuntza; Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako Foru Aldundiak; Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernua; Ataungo Udala) eta  baita unibertsitateetako irakasleak, Barandiaran Bekako irabazle zein epaimahaikideak, kultura elkarte ezberdinetako ordezkariak, komunikatzaileak....

Apirilaren 5ean, berriz, Ataungo Barandiaran Museoan elkartu ziren Fundazioko ordezkariak, Ataungo Udaleko eta herriko elkarte ezberdinetako kideekin. DOTek gidatuta Fundazioaren erronkez hausnartuz, eta indarguneak bilatuz etorkizunerako, Barandiaranen ezaugarrietatik  abiatuta (euskalduna, herriarekiko konpromezuaz, langilea, gizabidearen aldekoak...) bai Atauni eta baita Euskal Herriari ere ekarpena egiteko asmoz.

Parte hartze prozesua 2022 maiatzean amaituko da, subjektu nagusia den patronatuak DOTeko kideekin batera egingo duen itxiera saio batean ateratako ondorioak landuz.
 

Interesgarria izan daiteke


Sara Etxera bisita Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxekoek

2022.04.26

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.