Ir directamente al contenido

Urrestarazu eta Ozaita: "Barandiaran Bekari esker sare zabal batekin egin dugu topo Arabar Errioxan"

2018.07.02

Edurne Urrestarazu Garciak eta Josu Ozaita Azpirozek 2016ko Barandiaran Ikerketa Beka eskuratu zuten, hain zuzen ere, Arabar Errioxan kokatutako proposamen bati esker. Mahats bilketan ibili dira, elkarrizketak egin dituzte aditu zein herritarrekin... Ardoaren kulturan murgildu dira. Eta dagoeneko entregatu dute azken lana - Arabako Errioxako Enokultura Sarea- eta orain epaimahaikideek irakurtzeko ordua iritsi da. Bien bitartean, bi antropologo ikerlari gazteekin hitz egin dugu.

Arabako Errioxa aldean ibili zarete Barandiaran Bekaren bidez ikerketa egiten.
Nahiz eta aurretik bagenekien ardoz bustitako eskualde bat topatuko genuela, Barandiaran Bekari esker aurrera eramandako ikerketaren bidez, sare zabal batekin egin dugu topo. Eta sare hori enokultura da,  ardoaren eragin handia duen kultura. Identitatea agertu da, festak, generoa, denominazioa, upategiak…  Hori guztihori  azaleratu nahi izan dugu lan honetan, dena dagoelako elkarlotuta. Ezin izan gara gauza bakarrean zentratu, osotasunean hartu dugu.

 IMG-20180702-WA0006

Ozaita eta Urrestarazu, azken lana eskuetan dutela.

Ikerketa baten hasiera da?
Alor bakoitzak beste ikerketa bat egiteko aukera ematen du, bai. Bazegoen aurretik nolabaiteko ikerketa eginda, baina historia landuz, edo enologia alorretik, esaterako.  Antropologo bezala oso polita izan da nahiz eta gertu dagoen eskualde bat izan berezitasun ugariko tokia topatzea. Oso markatutako lekua da, muga geografikoak Toloño eta Ebro daukate, horrek identitatean eragiten die, sarri ez direlako ez euskaldun ez errioxar sentitzen…

Zer izan da zuentzat Barandiaran Beka eskuratzea?
Elkarrekin egin genuen Antropologia, eta ondoren master bat egin dugu bakoitzak, eta oro  har Barandiara Bekak ikasitako guzti hori praktikan ipintzeko aukera eman digu. Pila bat ikasi dugu, ikerketa bat hasieratik amaierara eramaten, titulu bat edukitzetik benetan antropologo sentitzera. Guretzat esperientzia ederra eta bultzada bat izan da.

Gainera Arabar Errioxako eskualdea bizi-bizi dago, aldaketak sumatzen dira, mugimenduan dago, eta momentu onean harrapatu dugu. Arabako Mahastiak izendapena sortzeko urratsak ematen dabiltza eta horren testigu ere izan gara; oso polita izan da gertutik bizi ahal izatea.

Interesgarria izan daiteke


Barandiaran gogoan Eusko Ikaskuntzaren batzar nagusian

2018.06.04

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.