Sara Etxean bisitan
2022.08.01
Uztaila amaieran Ataungo Sara Etxeko ateak ireki ziren, Jon Aizpurua kazetariaren gidaritzapean bisitaldi bat egiteko.
Hain zuzen ere, uztailaren 28an Sara Etxean bisitari izan ziren eguraldi argiz eta Jon Aizpuruaren gidaritzapean: Iñaki Ostolaza ostalaria, Euken Ostolaza Radio Franceko koruko tenore eta Maria Jesus Gerra kazetari ohia.
Aizpuruak ondo baino hobeto ezagutzen du Jose Miguel de Barandiaranen bizitza eta lana eta haren ahotik entzun zituzten azalpenak bertaratutakoek.