Ir directamente al contenido

Sara Etxea, Barandiaran eta Pilar 'Elbira' dokumentalean

2022.10.10

Iban Gonzalez Pagaldai zuzendari arrasatearra buru duen 'Elbira' dokumentala ari dira grabatzen Euskal Herriko hainbat tokitan. Jose Miguel Barandiaran eta Elbira Zipitriaren arteko harremana islatzeko Sara Etxeko ateak ere ireki zaizkio grabaketa taldeari irail eta urrian zehar.

Abenduaren 26an 40 urte beteko dira Elbira Zipitria zendu zela eta aitzakia horrekin hasi zen  2022ko otsailean Gonzalez dokumentalarekin: "Elbirak andereño, euskaltzale, abertzale eta emakume gisa egindako lanari aitortza egin nahi dio lanak. Gerragatik Iparraldera ihes egin eta bertan bizi zen beste abertzale batzuekin, 1942an Donostiara itzuli zen arte. Momentu horretan hasten da gure istorioa eta bere heriotzarekin amaitu".

Ezin uka daiteke Zipitriak euskal hezkuntzari eginiko ekarpen izugarria: "Gure hezkuntza sistema ez litzateke gaur egun den modukoa izango Elbira bera zein hark andereño bihurtu zituen beste emakume askorik gabe". Proiektuaren zuzendariak aipatzen duenez, "patriarkatuak historian gizonezkoei bakarrik egin izan die aipamena zein aitortza eta hori gezurra izateaz gain bidegabea dela uste dut. Elbira eta beste emakume asko, gizonezkoen begirada estu hortaz baliatu ziren inork uste ez zuen bezalako lan garrantzitsuak egiteko: antolakuntza arloan, espioitzan, herri eraikuntzan eta abar".

Zipitriak eginiko lana "gure kulturaren punta puntako sortzaile eta adituekin etengabeko harremanean burutu zuen. Orixek, Telesforok zein Barandiaranek berak asko errespetatzen zuten Elbira, bere grina, inplikazioa eta konbentzimendua apartak zirelako".

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.