Maizpide Barnetegiko euskara ikasleak Saran
2021.09.20
2021.09.19
Testua eta argazkiak: Jexux Aizpurua Barandiaran (Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko kidea)
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Sara Etxeko ateak ireki ditu Donostia, Gasteiz, Sopela, Girona, Logroño, Muskiz eta abarreko ikasleak jasotzeko. Hain zuzen ere, Maizpide Barnetegitik (Lazkao) bisita egin dute eta Barandiaranen bizitzako zertzelada nagusienak eta bertan diren hainbat objekturen azalpenak eman zaizkie, arkeologia, etnografia eta legenden mundua txertatuz.
Behar diren osasun-neurriak betez burutu da bisita; ondoren, osagarritzat, Barandiaran museoa ikustera joan dira.