Ir directamente al contenido

Barandiaran Bilduma 21 kalean

2021.09.14

2021.09.14

Barandiaran Bildumaren 21. zenbakiak argia ikusi berri du; Arrasateko (Gipuzkoa) Lezetxiki haitzuloa du oinarri Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak kaleratzen duen argitalpenak.  Alvaro Arrizabalaga Valbuena eta María José Iriarte-Chiapusso ikerlariek 2018ko Barandiaran Ikerketa Beka jaso zuten; orduko deialdiarekin Jose Miguel Barandiaranek abian jarri zituen lan arkeologikoen bilakaera aztertzea zen xedea. Emaitza, Atzokoa eta Gaurkoa. Dokumentazioa, babes digitala eta Jose  Miguel de Barandiaranek Lezetxikiko (Arrasate) koban egindako lan arkeologikoen eguneratzea, indusketa berrienen eta jatorrizko dokumentazioaren arabera izan da.

Barandiaran Bilduma 21
“Barandiaranek aspaldi egindako indusketei balioa ematea zen helburua, egungo lanetan lortutako informazioan eta antzinako dokumentazioaren azterketan oinarrituz”, aipatu dute egileek. Horretarako Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko artxiboan dauden landa-lanen egunerokoak, eguneroko pertsonaletako erreferentziak zein bestelako medioetan argitaratutako informazioak sailkatu eta transkribatu dituzte. “Guretzako etapa bat ixteko modu bat izan da; Barandiaranek 1956-1968 urteen artean egin zituen indusketak kobazuloan, eta guk 1996tik 2018ra bitartean”.


Barandiaran Bildumaren 21. zenbakiak bekaren emaitza jasotzeaz gainera, transkribapen eta bestelako dokumentuak biltzen dituen euskarri digitala ere badakar barruan.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.