Ir directamente al contenido

Jose Migel Barandiaran Katedraren aurkezpena Sara Etxean

2022.12.19

Fundazioak Eusko Ikaskuntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ataungo Udalarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera sustatu du katedra.

Katedraren helburuen artean daude Barandiaranen izena eta izana bultzatzea, haren obraren, ondarearen eta hark landutako ikerketa esparruen azterketa zientifikoa sustatuz eta egindako ekarpenak aitortuz. Gainera, euskal kulturari eta euskal identitateari buruzko gogoeta eta transmisioa sustatzearen aldeko lana egingo da.

Sinadura ekitaldia

Ixone Fernandez de Labastida Fundazioko lehendakariak honakoa ekarri du gogora aurkezpenean: "Jose Miguel Barandiaranek ikerketaren garrantzia azpimarratzen zuen eta ezagutza horren transmisioaz ere arduratu zen. Irakaskuntza izan zuen beti gogoan, Gasteizko ikasgeletan hasita, Euskal Herriko Unibertsitatera edo Nafarroako Unibertsitatera nahiz munduko goi irakaskuntza zentroetara ere bere jakintza zabalduz. 

Jose Miguel Barandiaranek ez zuen mugarik ipini bere ekarpen akademikoan, ezagutza transmititzeko zuen grina handia zen eta horregatik hainbat erakunde sortu eta beste askorekin kolaboratu zuen‒ euskal kulturarekin inplikazio handia erakutsiz. Zentzu honetan, Eusko Ikaskuntzarekin batera, bere izena daraman Fundazio hau abiarazi zuen 1988. urtean. Jose Miguel Barandiaranek euskal kulturaren baitan hazi nahi duten guztiok bere ekarpen material eta inmaterial baliotsua eskura izan zitzaten nahi zuen. Baita berak abiatu eta gauzatu zuen ikerkuntza lanarekin jarraitzea eta hura gaurkotzea ere. Horregatik sustatu dugu Fundazioatik beste erakundeekin batera, Katedra hau, Jose Miguel Barandiaranen gogoa betetzera datorrelakoan".

Egongelan

Abenduaren 19an egin da Katedraren sorrera hitzarmen sinadura ekitaldia Sara Etxean, Ataunen. Fundazioko lehendakari Ixone Fernandez de Labastidarekin batera, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore Eva Ferreirak eta Ataungo alkate Martin Aramendik hartu dute parte. Elkarlan akordio honen bitartez, katedra sortzeko, garatzeko eta mantentzeko konpromisoa hartu dute erakunde guztiek.

Interesgarria izan daiteke


Iruñean egin du patronatuak urteko bigarren bilera

2022.11.18

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.