Ir directamente al contenido

Iruñean egin du patronatuak urteko bigarren bilera

2022.11.18

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren patronatuak Nafarroako Museoan (Iruñea) egin zuen 2022ko bigarren bilera azaroaren 17an.

Aurretik, baina, museoan ikus daitekeen erromatar garaiko piezen erakusketa bisitatu zuten bertaratutakoek eta ‘Pompeloko Togaduna’ri buruzko azalpen interesgarriak ere entzun zituzten.

Jarraian, Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol Kontseilariak harrera egin zien bertaratutakoei eta bilerari hasiera eman zioten ostean. Fundazioko lehendakari Ixone Fernandez de Labastidak patronokideen bertaratzea eskertu zuen eta askotariko gaiak ipini zituen mahai gainean: 2022 jardunaldiaren berri eman eta urte amaierako proiekzioa egin zen, Barandiaran Beka, Eusko Folklore Urtekaria zein urtean zehar aurrera eramandako hausnarketa prozesua ere izan zuten hizpide.

Honako hauek izan ziren erakundeetatik Iruñean elkartutakoa ordezkariak:  Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernua), Mikel Aizpuru (Eusko Jaurlaritza), Xabier Barandiaran (Gipuzkoako Foru Aldundia); Martin Aramendi (Ataungo Udala); Ixone Fernandez de Labastida (Lehendakaria. Eusko Ikaskuntza) Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza), Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza), Jexux Aizpurua (Eusko Ikaskuntza) eta Zuriñe Velez de Mendizabal (Fundazioaren idazkari teknikoa).

 

Interesgarria izan daiteke


Sara Etxea, Barandiaran eta Pilar 'Elbira' dokumentalean

2022.10.10

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.