Ir directamente al contenido

Ixone Fenandez de Labastida da Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko presidente berria

2019.10.30

2019.10.30

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak presidente berria du 2019ko urriaren 25a ezkero: Ixone Fernandez de Labastida Medina (Gasteiz, 1979). Hala erabaki zuen Fundazioaren patronatua osatzen duten kideek Ataunen eginiko bileran eta azken zortzi urteetan  karguan aritu den Josemari Velez de Mendizabal Azkarraga ordezkatuko du modu horretan. Hala, postu horretan jardungo duen lehenengo emakumea da.

patronatu20191025 2

Eusko Ikaskuntzako ordezkariak Fundazioko patronatuan: Josemari Velez de Mendizabal, Ixone Fernandez de Labastida (lehendakaria), Arantza Cuesta eta Jexux Aizpurua (idazkaria).

Antropologian doktorea da Fernandez de Labastida, EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saileko irakaslea; Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultatean eskolak ematen ditu, Gizarte Langintza graduan ez ezik, baita Gizarte Antropologia masterrean ere. Fakultate bereko Praktika Curricularrak eta Kooperaziorako praktiken Dekanordea da.

“Hein handi batean Barandiarani esker naiz Antropologoa. Gogoratzen dut txikitan nola ikusten nuen ETBn agertzen zenean eta horrek markatu ninduen”, adierazi zien bertaratutakoei Fundazioko presidente hautatu berriak. “Prest nago Barandiaranen ildoari jarraitzeko, ikerketa eta zabalkundea bultzatuz eta Eusko-Folklore aldizkariari eremu akademikoan txertatuz, besteak beste”.

patronatu20191025Gai ugari mahai gainean

Urriaren 25ean eginiko bileran ez zen soilik presidentea hautatu, Eusko Ikaskuntzako beste hiru kideek eta 2019an izandako hauteskundeen ondorioz, Foru Aldundietako, Ataungo Udaleko, Nafarroako ordezkariek ere kargua onartu baitzuten ere.

Sara Etxera bertaratutakoek, gainera, 2019ko jardunaldiaren berri jakin zuten, 2020ko Barandiaran Beka deialdia egitea onartu zen, Eusko Folklore Urtekariaz mintzatu eta urtea amaitu aurretik estreinatuko den 1,2,3 Barandiaran bideo sortaz aritu ziren, besteen artean.

**

(Ixone Fernandez de Labastidak Jose Miguel Barandiaran, euskal gizartea eta kultura gaia landu zuen Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrenaren harira 2016an eginiko mahai-inguruetan)

Interesgarria izan daiteke


Barandiaran Bilduma 20. zenbakira iritsi da

2019.10.17

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.