Ir directamente al contenido

Hiru bisita Barandiaranekiko miresmena eragiteko

2023.09.07

Abuztuan zehar hiru bisitaldi antolatu ziren Barandiaranen bizitoki izandako Sara Etxera, Ataunen. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren eta Ataungo Udalaren elkarlanari esker eraman dira aurrera.

Barandiaran erbestean 17 urte igarota itzuli zen Ataunera 1953an eta geroztik bizi izan zen Murkondo auzoko etxean Pilar Barandiaran ondoan zuela, harik eta 1991n hil zen arte. Toki esanguratsua euskal antropologo, etnologo eta euskaltzalearentzat: egongelan -lantoki zuena- forma eman zien lan ugariri; gogoetarako toki kuttun zuen Agauntza errekara arteko bidexka; eta atseden hartzeko  lekua izateaz gain ehunka eta ehunka pertsonei egin zien harrera Sara Etxean.

Barandiaran Museoaren eskutik egin diren bisitak “Ataundarraren  bizipenez osatuta, haren umiltasuna aipatuz eta munduarekiko ikuspegian zentratutako bisitaldiak izan dira, bisitariei emozioa eta miresmena eragiteko asmoz”.

Abuztuaren 6an, 13an eta 15ean egin zituzten irteerak, Barandiaran Museoan hasita -beraien esku egon zen gidaritza lana. Bi ordu inguruko saioez gozatu zuten jatorri anitzeko 51 bisitarik : Ataungoak bertakoak ziren batzuk eta baita Etxarri, Eibar, Donostia, Bermeo, Bilbo, Ordizia, Beasain, Gasteiz, Tolosa, Lazkao zein Legazpikoak ere.

Kanpoaldeko lanak

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren baitan etxea irekitzea ezinbestekotzat jo izan da beti fundazioren beraren helburua lortu aldera, hau da, Barandiaranen izena eta lana hedatzea. Baina bisitaldiak egin ahal izateko baldintzetako bat zen kanpoaldea egokitzea.

Hala, 2022an zehar hainbat lan egin zituen Fundazioak Sara Etxea kanpoaldean, Gipuzkoako Foru Aldunditik jasotako diru-laguntza bati esker. Besteen artean egurrezko arrapala bat ipini da sarreraraino, irisgarritasuna bermatuz, eta komun ekologiko bat ere jarri da.

 

Interesgarria izan daiteke


EuskarAbenturako kideak Barandiaran ezagutzen

2023.07.17

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.