Ir directamente al contenido

EuskarAbenturako kideak Barandiaran ezagutzen

2023.07.17

EuskarAbentura ekimena uztailaren 16an iritsi zen Ataunera, eta Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Barandiaranen inguruko zertzeladak eman zizkien parte hartzen diharduten lagunei.

Uztailaren 1etik 31ra bitartean  17 urteko 140 gazte inguru ari dira Euskal Herria oinez zeharkatzen, euskaraz, bertako baso, mendi eta lautadak ezagutuz eta ondo pasatuz. Maulen hasi eta Getxorako 407 kilometrotan zeharreko abenturan geldialdia egin zuten Ataunen uztailaren 16an, atseden egunean, eta bertan, Barandiaran nor izan zen ezagutzeko parada izan zuten.

SaraEtxea

EuskarAbenturan parte hartzearen ideia Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 2022an aurrera eramandako hausnarketa prozesuaren baitan sortu zen. Hain zuzen ere, Barandiaranen irudia gazte jendearen artean zabaldu beharraz hitz egin zen bertan, eta horretarako ekimen hori aukera aproposa izan zitekeela gaineratu zen. Hala, Fundazioa Ataungo Udalarekin batera EuskarAbenturako kideekin harremanetan ipini eta 2023ko ekitaldian Ataun bisitatzeko gonbita luzatuz goiz pasa interesgarria antolatu zuten.

SaraEtxea2

Atauneko geldialdian Jon eta Jexux Aizpurua anaien eskutik bisitaldiak egin zituzten Euskal Herriko zazpi probintzietako parte hartzaileek bai Perunezar jaiotetxera eta baita Sara Etxea bizitokira. Barandiaran Museoan ere izan ziren gazteak, ataundarraren inguruko dokumentala ikusiz, besteen artean.

Perunezar

 

Interesgarria izan daiteke


Hamaika gai urteko lehen patronatuan

2023.04.04

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.