Ir directamente al contenido

Hiri antropologia aztergai Eusko Folklore Urtekariaren 53. zenbakian

2019.08.29

PORTADA WEBKalean da Eusko Folklore Urtekariaren 53. zenbakia eta oraingoan ere Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak sustatzen duen aldizkari zientifikoak hainbat kolaboratzaile aditurekin kontatu du berau osatzeko.

Hiru ataletan dago banatuta, gai nagusia 'Hiri antropologia' izanik. Aldizkariko zuzendari Abel Ariznabarreta Zuberok adierazi bezala, "azken hamarkadetan gurean ere garatzen joan den hiri antropologiak (ikerketak, jardunaldiak, argitalpenak...) ez du ordea toki handirik izan orain arte Eusko Folklore Urtekariaren orrialdeetan: euskal hiriei buruzko lanak nekez aurkitzen ditugu". Horrek bultzatuta hartu zuen gaia lantzeko erabakia erredakzio batzordeak.

Bestalde, Eusko Folklore Urtekaria kolaborazio libreez ere osatzen da eta aldizkaria borobiltzeko hirugarren eta azken atalari dagokionez, liburu-laburpen bat irakurri daiteke.

Azal deigarria

Eusko Folklore Urtekariaren azken zenbakietan bezalaxe, 53.aren azalaren diseinua Patricia Aresté Espík egin du, oraingoan Aimar Elortza Gorrotxategiren argazkiak baliatuta. Emaitzak gai nagusira gerturatzen gaitu lehenengo begiratutik.

 

53. zenbakiko gaiak

Hiri antropologia
Etnografia ibliliz. Ibilbide generikoak Donostian zehar. Miren Urquijo Arregui
Poder y potencia en la ciudad: cuidado, participación y defensa comunitaria. Igor Ahedo Gurrutxaga
Bilboko auzo ertzetako 'zauriak' interpretatzen. Muga-espazioen transformazio urbanoa eta eraldaketa estetikoaren eraginak. Isusko Vivas Ziarrusta
Une anthropologie de la citoyenneté basque. Pour une étude des processus de subjectivation et de construction des collectifs en Euskal Herria. Thomas Pierre-Hiraboure Mathey-Cardonnel
Open your sormena! Euskara eta hiria. Mugak eta aukerak.  Xabier Aierdi Urraza

Ekarpenak
Registro y transmisión del patrimonio inmaterial: deep-learning y polvo estelar. Urkiri Salaberria Gracia
Las asociaciones taurinas en Álava: la afición a los toros.  Montserrat Ocio Vallejo

Liburu-laburpena
Joxemiel Barandiaran eta biok . Jaione Apalategi Begiristain; Jokin Apalategi Begiristain

 

 

 

Interesgarria izan daiteke


Barandiaran presente 'El Sabor del Crimen' programan

2019.07.23

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.