Barandiaran presente 'El Sabor del Crimen' programan
2019.07.23
EITBk ematen du 'El Sabor del Crimen' programa; liburu edota film bat aitzakia hartuta Euskal Herriko txoko ezberdinak bisitatzen dituzte, gaiaren inguruan berba eginez eta harekin lotutako sukalde kontuak aipatuz. Uztailaren 15ean Ataunen egin zituzten grabaketak, Jose Miguel Barandiaranek bildutako ipuinean oinarrituta Paul Urkijo zinemagileak eginiko Errementari filma ardatz duen programa osotzeko.
Sara Etxea plato bilakatu zen eta Nekane Galparsoro Fundazioko langile eta Barandiaranen lobarekin ataundarraren alor pertsonalaz berba egin zuten Andrea Ropero saioaren aurkezleak eta Toti Martinez de Lezea idazleak. Saioa abuztuaren 5ean emango dute ETBren bigarren katean.
|
||
(Argazkiak: Zuriñe Velez de Mendizabal Etxabe)