Ir directamente al contenido

Eusko Jaurlaritzan egin du urteko lehen patronatu bilera Fundazioak

2019.03.25

Martxoaren 21ean egin zuen Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko patronatuak 2019ko lehenengo bilera; Eusko Jaurlaritzan elkartu ziren kideak. Gasteizeraino bertaratu zirenak honakoak izan ziren: Mikel Aizpuru (EAEko Kultura Ondarearen Zuzendaria), Dori Lopez Jurio  (Nafarroako Kultura zuzendaria), Andoni Iturbe (Bizkaiko Kultura zuzendaria), Asier Rodriguez (Ataungo alkatea), Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko presidentea), Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko idazkaria), Jexux Aizpurua  (Eusko Ikaskuntza), Susana Irigaray (Eusko Ikaskuntza) eta Zuriñe Velez de Mendizabal (Fundazioko idazkari teknikoa).

patronatua 2019.03.21 web

(Eusko Ikaskuntzako patronokide Jexux Aizpurua, Josemari Velez de Mendizabal eta Arantza Cuesta, Ataungo alkate Asier Rodriguezekin batera, Eusko Jaurlaritzaren atarian.)

Aizpuruk harrera egin zien bertaratutakoei eta mahaiaren bueltan eseritakoek hainbat gai izan zituzten hizpide; tartean, 2018ko kontuak onartu zituzten eta 2019ko aurrekontua onartu zuten Fundazioko patronokideek aho batez. Barandiaran Bekaren egoera ere hartu zen ahotan eta 2018an aurkeztutako '1,2,3 Barandiaran' egitasmoaren bigarren bideo-sorta ekoizketa lanak martxan daudela ere aipatu zen.

 

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.