Hamaika gai urteko lehen patronatuan
2023.04.04
Ataunen elkartu da lehendabizikoz Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko patronatua 2023 urte honetan eta makina bat gai izan dituzte mahai gainean erakunde ezberdinetako ordezkariek.
Bileran 2022ko kontu auditatuak onartu dituzte, 2023ko aurrekontuari oniritzia eman zaio edota 2023an argitaratuko diren zenbait publikaziori buruzko informazioa ere jaso dute bertaratutako ordezkariek.
Ataunen izan dira Xabier Barandiaran (Gipuzkoako Foru Aldundia), Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernua), Martin Aramendi (Ataungo Udala), Ixone Fernandez de Labastida (Eusko Ikaskuntza), Jexux Aizpurua (Eusko Ikaskuntza), Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza) eta Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza).