Ir directamente al contenido

Euskal gastronomia Eusko Folklore Urtekariaren ardatz

2023.01.02

'Euskal gastronomia eta elikagaiak: kultura, praktikak eta eraldaketa' gaia ardatz hartu du oraingo honetan Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak kaleratzen duen Eusko Folklore Urtekariak.

56. zenbakia 2021-2022 urteen artean osatu da eta 2022ko abendua amaieran ikusi zuen argia. Lanaren ekoizpenerako erreferentziazko erakunde zein norbanakoen parte hartzea bermatu nahi izan du.  Abel Ariznabarreta Zubero aldizkariko zuzendariak gaia aukeratu izanaz aipatzen du, "Aski ezaguna da, ia topiko bihurtzeraino, nazioartean euskal gastronomiari ematen zaion aitortza handia. Hala ere, ez dira asko, gure artean, ikuspegi antropologikotik gaiari eskaini zaizkion ikerlanak. Hori guztia kontuan hartuta nahi izan dugu Eusko Folklore Urtekariaren 56.ale honen gai monografikoa euskal gastronomia izan dadin.

Alderdi ezberdinetako ikuspuntuak jasoz, hauek dira 56. zenbakian irakur daitezkeen artikuluak: Euskal gastronomia: historian zehar gaur egun arte izan duen eraldaketa (Naiara Martinez Perez. EHUko Erizaintza Saila); Kultura jan eta edatea, elikagaien antropologiatik (Josu Ozaita Azpiroz. Antropologoa); Elikagaien ekoizpena eta euskal kulturaren irudikapena: sagardoa eta txokolatearen kasuak (Miren Urquijo Arregui / Margaret Bullen. EHUko Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila); Euskal Gastronomia: lankidetza eta bikaintasuna, 360 graduko ikuspegitik (Joxe Mari Aizega Zubillaga. Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusia); Ovejas y pastores en el Goierri guipuzcoano (Juan Manuel Garmendia Otegui. Euskal Gastronomia Akademiako idazkaria); Bendejerak sorotik plazara. Liburu aipamena (Akaitze Kamiruaga Garitaonaindia. Labayru Fundazioa).

Bestalde, eta liburua borobiltzeko 2020ko Barandiaran Ikerketa Bekaren emaitzaren laburpena jasotzen da ekarpenetan: Historiaurre Hurbila arku atlantikoan giza aztarnen zuzeneko datazioen bidez (Miriam Cubas Morera / Izaro Quevedo Semperena /  Urko Santamaria Diaz / Ángel Armendariz Gutiérrez / Jesus Tapia Sagarna /  Asier Gómez-Olivencia).

Liburua eskuratzeko sakatu hemen

 

Interesgarria izan daiteke


Jose Migel Barandiaran Katedraren aurkezpena Sara Etxean

2022.12.19

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.