'.eus' domeinura egin du salto Fundazioak
2015.11.09
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak domeinu aldaketa egin du sarean eta hori horrela, '.com' izatetik '.eus' izatera igaro da. Aurrerantzean, www.barandiaranfundazioa.eus izango da interneteko helbide berria; gasteiz@barandiaranfundazioa.eus aldiz, helbide elektronikoa. Azken horri dagokionez, urtebeteko epean helbide zaharrean jasotzen diren mezuak berrian ere jasoko dira.
'.eus' domeinuarekin bat egitea urrats naturala izan da. Izan ere, bertan egoteko baldintzetako batzuk euskarazko webguneak edota euskal kulturarekin erlazioa dutenak izatea da, eta zalantzarik gabe, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak baldintza horiek betetzen ditu.