Ir directamente al contenido

Lehendakariak harrera egin dio Jose Miguel de Barandiaran Fundazioari

2015.11.05

 {gallery}slider_83{/gallery}

Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Iñigo Urkulluk harrera egin zien Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko ordezkariei Gasteizko Lehendakaritzako bere bulegoan azaroaren 3an.

Jose Migel Barandiaranek berak 1988an sortutako Fundazioaren xehetasunak eman zitzaizkion Iñigo Urkullu lehendakariari bilkuran: Fundazioaren sorreraz, bilakaeraz, egungo egoeraz eta etorkizuneko proiektuez mintzatu ziren.

Lehendakariaz gain, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailburua egon zen bileran, eta baita Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren izenean, Josemari Velez de Mendizabal presidentea, Jose Manuel Bujanda Fundazioaren patronatuko Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria, eta Zuriñe Velez de Mendizabal Fundazioko idazkari teknikoa ere.

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.