Barandiaran Bekara aurkezteko epea amaituta, lanean da epaimahaia
2016.11.07
Barandiaran Beka deialdira aurkezteko epea urriaren 31n bukatu zen eta dagoeneko hasi da epaimahaia lanean. 2011 ezkero deialdirik egin gabe egon ostean, 2016an berreskuratu du Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Barandiaran Ikerketa Beka eta etnologiari loturiko lanei egin die oraingo honetan tokia.
Lan ugari eta askotariko tokitakoak
Erantzun ona izan du 2016ko maiatzaren 30ean abiatu zen deialdiak; izan ere, 10 lan aurkeztu dira, askotariko gaiak proposatuz, eta eskaeren jatorria ere askotarikoa izan dela, tartean Argentinatik zein Ingalaterratik ere igorri baitituzte.
Orain epaimahaiaren txanda izango da, proposamenak oinarrietara egokitzen diren begiratu, proiektuen egokitasuna ikusi, eta hala balegokio, Barandiaran Beka aurten nori eman erabaki beharko du datozen hilabeteetan. Abenduaren 31 baino lehen emango da epaiaren berri.