Ir directamente al contenido

2017rako behin-behineko aurrekontua onartu du Fundazioko Patronatuak

2016.11.02

Urriaren 27an egin zuen Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko Patronatuak 2016ko bigarren bilera. Martxoan Iruñeara mugitu ondoren, oraingoan berriz ere Sara Etxea izan zuten elkargune eta honakoak izan ziren bertaratutakoak: Igone Martinez de Luna (Arabako Kultura Foru Diputatua), Fernando Perez (Nafarroako Kultura Zuzendaria), Jose Manuel Bujanda (Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria), Asier Rodriguez (Ataungo alkatea), Karmele Aierbe (Ataungo kultura zinegotzia), Josemari Velez de Mendizabal (Fundazioko presidentea), Arantza Cuesta (Idazkaria), Jexux Aizpurua.  Fundazioko idazkari tekniko Zuriñe Velez de Mendizabal ere bileran izan zen.

{gallery}slider_98{/gallery}

Hainbat gai jarri zituzten mahai-gainean urriko Patronatu bileran. Horien artean, garrantzitsuena, Fundazioko presidenteak aurkeztutako  2017ko behin-behineko aurrekontua izan zen eta datuak azalduta, bertaratutakoek onartu egin zuten.

Horrez gainera, 2016ko emaitza ekonomikoaren berri eman zitzaien bilerako parte hartzaileei, Eusko Folklorearen Urtekariaren egungo egoera zein den azaldu eta zenbait administrazio gai ere jorratu zituzten Sara Etxean.

25. urteurrena: itxiera ekitaldia

Halaber, Jose Miguel Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrenaren harira Fundazioak antolatu duen egitaraua ere izan zuten hizpide. Besteak beste, abenduaren 21erako, hau da, Barandiaran hil zen egunerako antolatu nahi den itxiera ekitaldiari buruzko xehetasunak eman ziren.  Hain zuzen ere, efemeridearen baitako ekitaldi nagusia izango da eta Patronatuak erabaki zuen garaiz emango dela ezagutzera.  

Interesgarria izan daiteke


“Europa, Barandiaran eta baloreak” mahai-inguru zikloa, Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrenean

2016.10.17

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.