Barandiaran Beka 2021 deialdia irekita
2020.10.02
2020.10.05
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Barandiaran Beka 2021 deialdia ireki du. Etnologia arloko proiektuak aurkeztu ditzakete interesatuek eta epea 2020ko azaroaren 30ean amaituko da.
Azken urteetan bezala, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak ikertzaile gazteei zein hasiberriei lehentasuna eman gura die Barandiaran Bekaren bitartez. Horrez gainera, taldeak aurkeztuko balira, hauen parekidetasuna bermatzea ere funtsezkoa izango da deialdi berri honetan.
Bekaren zuzkidura 10.000 eurokoa izango da eta bekaren jasotzaileak urtebeteko epea izango du lana garatzeko; epaimahaiak abenduaren 31 baino lehen emango du ebazpenaren berri.
Oinarriak kontsultatu hemen.