Ir directamente al contenido

Urte zaila den arren, "asko gozatzen" ari dira proiektuaren garapenarekin 2020ko Barandiaran Bekaren irabazleak

2020.09.09

Oraintsuko Historiaurrea Iparraldeko Euskal Herrian: erabateko kronologia eta kultura-aldaketak (PreKronoa) lanari esleitu zion epaimahaiak Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak ematen duen 2020ko Barandiaran Ikerketa Beka. Miriam Cubas Morera arkeologoarekin hitz egin dugu, berak zuzentzen duen proiektuari buruz gehiago jakiteko.

2020ko Barandiaran Beka irabazi zuen proiektuko zuzendaria zara. Hitz egiguzu apur bat lantaldeari buruz.   
Bai, 2020ko Barandiaran Beka proiektu irabazlea zuzentzeko pribilegioa daukat eta oso pozik gaude! Hainbat urte daramatzagu Euskal Herriko Oraintsuko Historiaurre Berriaren inguruan lanean eta Fundazioaren finantzazioari esker gordailuak eratu ziren uneari buruzko hainbat galderei erantzuna eman ahal izango diegu.

Osatu dugun ikerketa taldeari esker eramango dugu aurrera proiektua. Ikertzaile kopuru handi bat elkartzea lortu dugu, prestakuntza eta ibilbide desberdinekin, baina interes komunekin. Batetik, ibilbide luzea duten ikerlariak daude lantaldean; esaterako Angel Armendariz, egun Historiaurreko irakaslea dena Kantabriako Unibertsitatean eta hilobietako kobazuloetako multzo arkeologikoak aztertzen esperientzia handia duena. Aranzadi Zientzi Elkarteko Jesus Tapia arkeologoarekin ere aritu bagabiltza; Bizkaiko eta Gipuzkoako kobazuloei buruzko ezagutza baliotsua ematen du, eta, gainera, mota horretako aztarnategiak industen profesional aktiboenetako bat da. EHUko Asier Gómez Olivencia ikertzaileak, bestalde, antropologia fisikoari buruzko ezagutza ematen digute. Alderdi hori funtsezkoa da proiektu honetarako, eta, horretan, giza aztarnak aztertzea funtsezko oinarrietako bat da.

Eskarmentu handiko ikerlari hauez gainera, bi ikertzaile gaztek parte hartzeko nahia erakutsi ziguten. Valladolideko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da Izaro Quevedo. Doktoratu aurreko ikertzailea, eta Euskal Herriko Historiaurre Berrian duen interesa agerian geratzen da hainbat indusketatan egindako etengabeko lankidetzan. Urko Santamaria aldiz, Euskal Herriko Unibertsitateko doktoratu aurreko bekaduna, Bizkaiko Golkoan gai horri buruzko doktore-tesia egiten ari da.  Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro arkeologikoren ingurukoak ezagutzeko baliagarri zaie eta teknologia berrien inguruan dakiten guztiarekin laguntzen dute. Izan ere, beraiek arduratzen dira bildutako datuetatik abiatuta egiten ari diren giza hezurren fotogrametriak edo informazio geografikoko sistema egiteaz.

Mapa Todas las Cuevas
COVID-19aren eraginez bete beharreko itxialdian zehar landutako mapa bat; Bizkaia eta Gipuzkoako hilobi-kobazuloen kokalekua erakusten du. Argazkia: Miriam Cubas.

Nola doa proiektua?
Gaur egungo egoera orokorra aintzat hartuta ere, asko gozatzen ari gara proiektuaren garapenaz. Urtearen lehen zati honetan, aztarnategi interesgarrienak, horiek aztertzeko giza aztarnarik bereizgarrienak, haien fotogrametriak eta Bizkaian zein Gipuzkoan giza arrastoak dituzten aztarnategien koordenatu geografikoei buruzko datu guztiak eta bibliografian eskuragarri dauden karbono-14 datazioak aukeratu ditugu. Jarduera horiei esker, bi lurraldeetako kobazuloen hilobi-fenomenoari buruzko azterketa zabala egin ahal izango dugu, eta, hartara, talde horietarako ezagutzen den biziraupen-oinarriari buruzko informazioarekin alderatu ahal izango dugu.

Urte zaila izaten ari da. Zein arazori egin behar izan diozue aurre eta nola aurreikusten duzue lanarekin jarraitzea?
Mundu guztiarentzat ari da izaten konplikatu xamarra 2020a, eta gure bizitzetan bezala, ikerketan ere normaltasuna mantentzen saiatzen gara, ahal den heinean. Bilerak egin ditugu (birtualak), etxetik egin dugu lan gehiena: bibliografia bilketa, mapen eraketa… Baina zalantzarik gabe jendarte guztian bezalaxe, proiektua garatzeko gure hasierako planifikazioan ere eragin nabarmena izan du osasun-alertak, atzerapenak eraginez. Museoen itxierak edota lurraldeetan zehar mugitzeko ezintasunak, gutxienez lau hilabetetako atzerapena eragingo digu, eta horixe konpontzen saiatzen ari gara. Halere, Fundazioarekin uneoro kontaktuan egoteak aurre egin behar izan diegun arazoen inguruan informatzea ekarri du, eta bertatik proiektuarekin jarraitzeko erraztasun guztiak eskaini dizkigute.

Espero dugu proiektu honek Euskal Herriko Historiaurre Berriari buruzko ikerkuntzan lagunduko duela, batez ere gutxien ikertutako etapetako batean... eta, noski, gure aurrerapenen berri emango dugu!

Interesgarria izan daiteke


Bideo bidezko Patronatu bilera egin du Fundazioak

2020.04.17

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.