Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko LHko ikasleek Sara etxea bisitatu dute
2017.03.27
Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko LHko azken urteko ikasleekin, urtero bezalaxe, herri-bisita gidatua egin zen otsailaren 21ean. Hasi Goikoetxe/Gomensoro baserrien inguruko Artadia argibide-oholetik, Sara etxean sartu, Peruenezarre, Urezandi, Zubiondo, Olaluzeagako karobi-zuloa, Naza, Ataungo Domoa argibide-ohola Andreseneko zubian eta Migel Imazen aipamena, plaza (kanala, historia, hilobiak, armarria…), udaletxeko ezkaratzean erloju-makina zaharra, Joxemielen eskulturak…) eta elizan (pontea, hilobiak, artxiboak, alkate-makilaren kokagunea, armarriak eta organoa). Jexux Aizpurua izan zen gidari. Antolatzailea: Atauniker kultur elkartea. Laguntzailea: Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa.