2017ko aurrekontuak onartu ditu Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak
2017.03.24
Arabako Foru Aldundiko Jauregian egin du Patronatuak 2017ko lehenengo bilera, martxoaren 23an hain zuzen ere. Saioa hasi aurretik, Arabako Ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek patronatu kideak agurtu zituen. Bilkuran, besteak beste, 2017ko aurrekontuei argi berdea eman zitzaien.
Urteko lehenengo hitzorduan segidako lagunek parte hartu zuten: Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburua; Igone Martinez de Luna, Arabako Kultura foru diputatua; Fernando Perez, Nafarroako Kultura zuzendaria; Marijose Telleria, Gipuzkoako Kultura zuzendaria; Asier Rodriguez,Ataungo alkatea; Karmele Aierbe, Ataungo Kultura zinegotzia; Josemari Velez de Mendizabal, Fundazioko presidentea, Arantza Cuesta, idazkaria, Susana Irigarai eta Jexux Aizpurua. Fundazioko idazkari tekniko Zuriñe Velez de Mendizabalek ere bileran parte hartu zuen.