Ir directamente al contenido

Arkeologia oinarri, abian da Barandiaran Beka 2022ko deialdia

2021.10.18

2021.10.18

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 2022ko Barandiaran Beka deialdia ireki du; azaroaren 30a bitartean aurkeztu ahal izango dute interesatuek beraien proposamena.  Arkeologia izango da ikerketaren ardatza eta urtebeteko epean garatu beharko da epaimahaiak hautatutako proiektua eta 10.000 euroko zuzkidura dauka bekak.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak azke urteetako ildoari jarriki ikerketa gai berritzaileak sustatu nahi ditu, bai eta ikertzaile berriei bidea ireki ere. Hori horrela, ikertzaile bat ezingo da Bekaren onuraduna izan bi aldiz baino gehiagotan, banaka nahiz taldean aurkeztu. Epaimahaiak kontuan izango dituen irizipideak izango dira, besteen artean.

Eusko Ikaskuntzak, On Jose Migel de Barandiarani 1979. urtean egin zitzaion omenaldia zela eta, urteroko Ikerketa Beka sortzea erabaki zuen, omenaldia bera Barandiaranen ikerkuntza lanaren jarraipenean islada zedin.  Hala, urtez urte etnografia zein arkeologia ikerketak sustatzen dira, gaia txandakatuz.

Kontsultatu hemen Barandiaran Beka 2022 deialdiko oinarriak

 

Interesgarria izan daiteke


Maizpide Barnetegiko euskara ikasleak Saran

2021.09.20

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.