Ane Miren Bustinduy da Barandiaran Fundazioko lehendakari berria
2026.10.15
Fundazioak patronatu bilera egin zuen irailaren 30ean eta bertan Bustinduy izendatu zuten fundazioko lehendakari.
Abel Ariznabarretari lekukoa hartu dio Ane Miren Bustinduy gipuzkoarrak. Ariznabarretak ere hartu zuen parte iraileko azken egunean Sara Etxean (Ataun) eginiko bileran eta eskertza hitzak izan zituen agurtzean.

Bustinduy Geografia eta Historian lizentziatua da, eta prestakuntza osagarria du pedagogian, plangintza estrategikoan, kudeaketan eta garapen iraunkorrean.
Aholkularitza munduan lan ugari egina bada ere, esperientzia handia dauka fundazioen munduan: tartean Novia Salcedo Fundazioan parte hartu zuen, 2002tik 2010era patronatuko kide izan baitzen. Horrez gain, ADINBERRI Fundazioarekin ere lan egin zuen 2023-2024 aldian, 2024-2027 Berrikuntza Agenda Estrategikoaren proiektuan.
Kargu berritzeak
Fundazioaren etorkizuneko proiektuei heltzeko gogoz iritsi da Bustinduy. Baina ez da izan patronatuan egon den aldaketa bakarra: lehendakari berriarekin batera Alberto Mendikute ere sartu baita patrono modura.