Ir directamente al contenido

2021ari errepasoa patronatu bileran

2021.11.19

2021.11.19

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak urteko bigarren patronatu bilera egin zuen azaroaren 4ean. Online eginiko bilkuran 2021aren errepasoa egiteko aprobetxatu zuten bertaratutakoek.

Urteko jarduerari dagokionez, Fundazioaren argitalpen berriak izan zituzten ahotan bertaratutakoek, besteen artean. Hala, 2021ean hiru liburuk ikusiko dute argia urtea amaitzerako: Barandiaran Bilduma 21 eta Barandiaran Bilduma 22 zenbakiak argitaratu dira aurten; eta Eusko Folklore Urtekariari dagokionez, berriz, mendeurrena dela-eta zenbaki berezia prestatu du erredakzio batzordea. Hala, Euskal Herriko erakunde zein pertsona esanguratsuen lanekin osatu da 55. zenbakia, Mendeurrena (1921-2021) gai zentrala izanik. 

Bestalde, Barandiaran Beken egoeraren berri ere eman zuten bileran: martxoan entregatu zen 2020ko Barandiaran Bekaren emaitzari (Miraim Cubasek zuzendutako lantaldearen lanari) oniritzia eman dio epaimahaiak 2021ean. Gainera, aurtengo Barandiaran Bekako irabazleak (Zuriñe Goitia eta Asier Barandiaran) burubelarri ari dira lanean hilabete amaierarako lana entregatu behar baitute. Eta amaitzeko, 2022ko Barandiaran Beka deialdia martxan dagoela azaldu zen.

Bestelako kontuak ere hartu ziren ahotan bileran, besteen artean, Sara Etxeko bisitez zein urte amaierarako prebisioaz aritu ziren Fundazioko patronatuko kideak.

 

Interesgarria izan daiteke


Arkeologia oinarri, abian da Barandiaran Beka 2022ko deialdia

2021.10.18

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.