Ir directamente al contenido

Arabar Errioxan kokatutako proiektu batentzat 2016ko Barandiaran Beka

2017.01.16

Barandiaran Ikerketa Bekaren 2016ko deialdiak badauka proiektu irabazlea: “Ardoaren sare-e(t)nologia Arabar Errioxan: Materialtasuna, Agentzia eta Ondarea” izeneko lanari esleitu dio epaimahaiak saria. Ikerketa lantaldea Josu Ozaita Azpirozek eta Edurne Urrestarazu Garciak osatzen dute.

Epaimahaia 2016ko abenduaren 26an elkartu zen eta deialdira aurkeztutako 11 lanak aztertu ondoren hartu zuen erabakia. Eta ez da nolanahiko erabakia izan epaimahaiarentzat bere esanetan,"maila altua egon baita Barandiaran Bekaren edizio honetara aurkeztutako proiektuen artean".

Hainbat irizpidek eraman dute Arabar Errioxan kokatutako lana irabazle izatera. Batetik, aiaren egokitasuna dago, "Etnologiaren parametroetara eta ondarearen ideiara egokitzen da bete betean. Gainera, proposatutako ikerketa eremua antropologikoki gutxi ikertu den tokia da (Arabar Errioxa)".

Bestetik, proiektuaren ikuspuntua hartu dute ardatz: "Oso ondo zaindutako proiektua aurkeztu da, arina, ikuspuntu pertsonal batekin, baina izaera zientifikoa galdu gabe". Eta azkenik, hizkuntza: "euskarazko proiektua da".

Orain, urtebeteko tartea izango du lantaldeak lana aurrera eramateko.

Edizio mamitsua

2011tik deialdirik egin gabe egon ostean, 2016an berriz ere berreskuratu zen Barandiaran Ikerketa Beka, eta oso mamitsua izan da. "Batetik, eta aipatu bezala, maila altua egon da aurkeztutako proiektuetan. Bestetik, gai aniztasuna ere egon da eta horrek oraindik ikertzeke dauden eremu ugari uzten ditu agerian".

Ikertzaileen profila ere anitza izan dela azpimarratu behar da, hala, ibilbide luzea duten ikertzaileek zein hasiberriek euren interesa erakutsi dute. Azkenik, epaimahaiak euskarazko proiektu ugari aurkeztu direla ekarri du gogora, 11tik bost, hain zuzen ere.

Interesgarria izan daiteke


Barandiaranen silueta 'fresko eta identifikagarria'

2016.11.25

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.