Ir directamente al contenido

Jornadas sobre Memoria Histórica

12.12.2013

   Por segundo año consecutivo, se han organizado en Ataun las jornadas sobre Memoria Histórica, gracias a la colaboración de la Diputación, Ayuntamiento y diferentes asociaciones  de Ataun. Este año, el tema a tratar ha sido Barandiaran y la guerra.

  Jexux Aizpurua, miembro de la Fundación Jose Miguel de Barandiaran, ha impartido la conferencia "Gerraren zipriztinak Joxemiel Barandiaranen baitan".

    Fecha: 19/12/2013   Hora: 19:00 / Lugar: Barandiaran Museoa (Ataun)

 

 "Gerraren zipiztrinak Joxemiel Barandiaranen baitan"

 Barandiaranen ibilbidea azaldu ondoren, gerra aurreko giroa kalean nahiz Gasteizko apaiztegian azaldu zituen.

 Errepublikako zenbait sektorek elizarenganako setakeria alde batetik, bere lanei buruz jerarkiak zuen jarrera ezkorra eta errebeldeek eginiko ankerkeriak bestetik, bere buruaren baitan ezinulertu asko sortu zitzaion.

 Iparraldeko egonaldian, ordea, berriro ere ikerketari ekin zion, Eusko Ikaskuntza birsortuz, hainbat eta hainbat aurkikuntza arkeologiko eta indusketa eginez, elkarteak sortuz, argitalpenak plazaratuz eta, batez ere, ikusten zuena jasoz.

 Horretaz gain, etnografia lana etengabeko izan zuen eta horren adierazgarri dira eginiko monografiak; besteak beste, Sarako herriaren ikerketa etnografikoa. Ondorioz, Ipar Euskal Herriaren prehistoria azaleratu zuen, berariazko elkarteko buru izanik.

 Bitartean, euskal aurkikuntzak sendotzeko, Europako museoak ikustatu eta nazioarteko biltzarretan ere parte hartzen zuen, Euskal Herriaren berri emanez.

 Gerra-garaia zenez, iheslarien komiteetan eta laguntzan ere jardun zuen, hauentzat etxeak han eta hemen bilatuz; Bilbotik ihesi etorritako 500 neska-mutilekin arduradun gisa bizi izatea ere egokitu zitzaion Donibane Garazin. Iheslari asko eta asko zuzenean bere etxera hurbiltzen zen eta berehalako otordua eta ostatua bertan izaten zuten: baita lagundu ere bati baino gehiago muga igarotzen.

 Alemanak hurbiltzen zihoazenean, Normandiara konfinatu zuten. Bere egunerokoetan argi eta garbi ematen du Ipar Euskal Herrian alemanen okupazioan izan zen makina bat gorabeheren berri.

 Harremanei dagokionez, Eusko Jaurlaritzako buruekin sarri biltzen zen, askotan berauek iritzi eske joaten zitzaizkielkoa, batik bat, Jose Antonio Agirre lehendakaria, Irujo, Sota, Monzon, Rezola… EAEko Mendizabal, Indalecio Prieto… Eusko Jaurlaritzaren laguntza ere izan zuen.

 Erbesteratutako apaiz-lagunekin elkarkidetzan aritu zen, Erromara nahiz beste lekuren batera salaketaren bat egin behar zenean.

 Manuel de Ynchausti mezenasi esker aurre egin ahal izan zion eguneroko bizimoduari; hain zuen, honen bidez hasi baitzen ihes zihoazenen testigantzak jasotzen; lehendabizkoa Aitzolena. 2005ean argitaratu ziren harrezkero ezkutuan izan diren 136 testigantzak.

 Bestalde, Mateo Mujika gotzainak Kanbon idatzitako Imperativos de mi conciencia Barandiaranek igorri zizkion galderei erantzuteko argitaratu zuen, gotzainak gerra-garaian izan zituen zalantzetatik kontzientzia askatzearren.

 Joxemiel Barandiaran ekimentsua, leader-senekoa, metodologia zorrotzekoa izanik, egindako lanaren zientziatasuna izan da bere ekarpenik handiena.

 Beraz, Euskal Herriaren Memoria Historikoaren zutarrietako bat bilakatu da Barandiaran Iparraldeko desterrua tarteko. Eskerrik asko, Joxemiel!

Jexux Aizpurua Barandiaran

2013.12.19

 

It may interest you


50º Aniversario de la Cátedra de Lengua y Cultura Vasca de la Universidad de Navarra

10.29.2013

Read complete new

Types of cookies

Cookies Analytics

These are the cookies that allow us to track and analyze user behavior on our website in order to make improvements based on the analysis of usage data made by users of the service.