Ir directamente al contenido

Sara Etxea elkargune bi urte eta erdiren ostean

2022.04.06

web patronato20222022.04.04

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa osatzen duen patronatuak 2022. urteko lehen bilera egin zuen apirilaren 4ean. Osasun larrialdi egoera piztu zenetik ezin izan dira patronatuko kideak aurrez aurre elkartu, baina oraingoan saioa egin zen Ataunen, Barandiaranen bizileku izan zen Sara Etxean. Hala egin zen azken aldia 2019ko urrian izan zen.

Ordubete iraun zuen saioan hainbat gai landu zituzten bertaratutakoek: 2021ko kontu auditatuak onartu zituzten aho batez, Barandiaran Bekaren berri eman zen edota Sara Etxearen etorkizun hurbilaz aritu ziren patronokideak.

Bileran honako erakundeetako ordezkariek hartu zuten parte: Ixone Fernandez de Labastida (Eusko Ikaskuntza. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakaria), Mikel Aizpuru (Eusko Jaurlaritza), Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernua), Xabier Barandiaran (Gipuzkoako Foru Aldundia), Martin Aramendi (Ataungo Udala), Jexux Aizpurua (Eusko Ikaskuntza. Fundazioko idazkaria), Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza), Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza).

Interesgarria izan daiteke


2022ko lehen bisitariak, Sara Etxean

2022.04.01

Berri osoa irakurri

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.