Patronatuaren aldaketak
2013.10.22
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren Zuzendaritza Batzordean aldaketak izan dira. Fundazioaren Patronatuak urriaren 17an burututako bileran, Josemari Velez de Mendizabal izendatu dute berriz ere lehendakaria, eta Susana Irigaray da idazkari berria. Zuzendaritza Batzordean sartu diren beste bi kide Jesus Altuna eta Jexux Aizpurua dira.