Patronatu bilera Sara Etxean
2024.04.11
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak urteko lehen patronatu bilera egin du Ataunen eta 2023ko kontu auditatuak eta 2024rako aurrekontua onartu dituzte.
Apirilaren 10eko goizean elkartu da patronatua Ataungo Sara Etxean, eta Abel Ariznabarreta Fundazioko lehendakariaren gidaritzapean eraman da aurrera bilera. Bertan izan dira Ataungo Udaleko, Eusko Jaurlaritzako, Nafarroako Gobernuko eta Eusko Ikaskuntzako bi ordezkari; bilkura online jarraitu dute, aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Ikaskuntzako beste bi ordezkarik.
Mahai gainean askotariko gaiak; garrantzitsuenak, 2023ko kontu auditatuen eta 2024ko aurrekontuak onarpena. Bestalde, Barandiaran Bekaren zein Eusko Folklore Urtekariaren inguruko informazioa jaso zuten patronoek, eta baita azken bileratik (azarotik) aurrera eramandako ekimenen berri.