Ir directamente al contenido

Itsasoa landuz dator Eusko Folklore Urtekariaren 59.zenbakia

2025.12.29

Kaleratu da Eusko Folklore Urteakariaren zenbaki berria; eta itsasoa ardatz nagusia den arren, ekarpen libreez eta hildako bi etnografo handiren In Memoriamak ere jasotzen dira bertan.

Zuzendaritza berrituaz dator gainera, zenbaki berri hau. Pio Perez Aldasoro buru duela kaleratu da 59. zenbakia, eta itsasoari begira ipini da aldizkari historikoa. Testuinguruan kokatzen du Perezek hautu hau: "Lurralde txiki eta mugatuan kokatuta ere, euskaldunek itsaso zabala aukeratu zuten beren lurralde ekonomiko, kultural eta sinbolikotzat. Beraz, itsasoaren presentzia gure historian ez da zirkunstantzia geografiko bat bakarrik; hautapen kultural eta bizimoduaren ardatz nagusia izan da mendeetan zehar. 

Gaur egun, ordea, harreman historiko hori eraldaketa sakon baten aurrean aurkitzen dela zalantzarik ez: "Arrantza industrializatua, kuota-sistemak, itsas baliabideen agortze-arriskua, klimaren aldaketak itsasoetan duen eragina... faktore hauek guztiek galdera berriak azalarazten dituzte: XXI. mendean, nola mantendu euskaldunen eta itsasoaren arteko lotura historiko hori? Zein da egungo gizartean itsas kulturak bete behar duen eginkizun soziala? Eta, etorkizuneko gizarteari begira, nola bermatu itsas jardueren iraunkortasuna eta itsas komunitateen biziraupena? Jakingura sakon bat adierazten duten galdera hauen inguruan egituratu nahi izan dugu eskuetan duzuen Eusko Folklore Urtekariaren 59. ale honen edukia. Bertan jasotzen diren artikuluen bitartez, erantzun desberdinak eta ikuspegi askotarikotik planteatutakoak eskaintzen direlakoan gaude". 

Horrez gainera, bestelako ekarpen libreak ere jasotzen dira 59 zenbaki honetan eta guztiak, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak dagoeneko sarean ipini ditu artikulu guztiak irakurgai. 

Eusko Folklore Urtekaria 59

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.