Irungo Oiasso Museoan
2024.06.14
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren materiala ikusgai dago Irungo Oiasso Museoan ireki berri den 'Megalitoak' erakusketan.
Irungo Oiasso Erromatar Museoak 'Megalitoak. Espazio sakratuak eta lurralde-erreferenteak ' izeneko erakusketa ireki du. Azaroaren 24ra bitartean ikusgai egongo da eta "Euskal Herriko megalitismoaren fenomenoaren alderdi nagusiak aztertzen ditu", antolatzaileen arabera.
.jpg)
"Erakusketa Bilboko Arkeologi Museoak sortu du. Bertan, aurtengo otsailera arte bisitatu ahal izan zen eta Irunera iritsi da hainbat erakunderen lankidetzari esker: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Gordailua, BIBAT eta Barandiaran Fundazioa Irungo Udalarekin eta Oiasso Museoarekin", gaineratu dute. Hori horrela, Fundazioaren jabetzako hainbat material ikusgai egongo da erakusketak iraun bitartean.
.jpg)