Ikasle ataundarrak Sara Etxean
2025.03.26
Urtero egiten dute bisitaldia Sara Etxera Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko ikasleek eta 2025ean ere ez dute hutsik egin.
Martxoaren 19an bertaratu ziren Joxemiel Barandiaran ikastetxeko LH6. mailako ikasleak Barandiaranen etxea izandakora, Itziar Herguedas, Irati Renobales eta Miren Sarriegi irakasleekin batera. Gidari lanetan aritu ziren aldiz, Jexux Aizpurua eta Joxan Auzmendi, biak Atauniker elkartekoak.