Eusko Folklore Urtekari zaharberritua, kalean
2017.11.16
Udazkenarekin batera, Eusko Folklore Urtekaria loratu da Jose Miguel de Barandiaran Fundazioan. Iaztik hona, aldizkari zientifikoak norabide berria hartu du, egungo gizartearen erronkei erantzuteko xedearekin. Argitalpena dagoeneko eskuragarri dago, eta azpiko galdetegia osatuz bidera daiteke ale bat jasotzeko eskaria.
Aro berriari atea zabaldu dion 51. urtekaria bi zatitan banatzen da. Batetik, gai nagusia lantzen duten artikuluak biltzen dira. Hala, “Euskal kultura eta kulturgintza” gaiari jarraituz, Ibai Iztuetak, Ane Larrinagak eta Eneko Bidegainek egin dituzte euren ekarpenak. Bestetik, ekarpen “libreei” tartea eskaini zaie, eta atal honetan Urkiri Salaberriak, Maialen Morenok, Montse Ociok eta Ricardo Gurbindok parte hartu dute.
Edizio berri honetan Euskarak leku gehiago hartu du. Izan ere, orain arte gaztelaniazko gaiak izan dira nagusi, eta euskal hizkuntzaren presentzia nahiko mugatua zen urtekarian. Era berean, lurraldekotasuna zaindu da, Euskal Herriko herrialde ezberdinetatik lanak jaso baitira.
Garai berriak iritsi badira ere urtekariak ez du eten orain arteko bidea, eta, horregatik, egun arte landu diren gaiek izan dute beren txokoa, hots, ohiko postulatu etnografikoek euren lekua izango dute aldizkari zaharberrituan.
2016tik Abel Ariznabarretak zuzentzen du argitalpena, eta berarekin batera dabiltza erredakzio batzordean Patxi Juaristi, Ixone Fernandez de Labastida eta Anuntxi Arana.
51. aleko gaiak
Euskal kultura eta kulturgintza
• Euskal hizkuntza eta kultura. Ibai Iztueta Azurmendi.
• Euskararen aldeko mugimenduaren bilakaera. Interpretaziorako proposamen bat. Ane Larrinaga Renteria.
• Euskal kulturaren aitortza Ipar Euskal Herrian: txanponaren bi aldeak. Eneko Bidegain Aire.
Ekarpenak
• Cultura vs cultural. Izaki Gizaki bihurtzen denean ala Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai. Urkiri Salaberria Gracia.
• XX. mende hasierako toberetako bertso-sortak. Maialen Moreno Zubeldia.
• Las plazas de toros en Álava. Montse Ocio Vallejo.
• El garapito y los garapiteros. Ricardo Gurbindo Gil.
Urtekari bat jaso nahi izanez gero, bete segidako galdetegia: