“Euskal Herriko alegia, ipuin eta kondairak” liburuaren 3. argitalpena, kalean
2017.05.24
Txertoa argitaletxeak On Joxemiel Barandiaranen iloba Luis Barandiaran Irizarren “Euskal Herriko alegia, ipuin eta kondairak” liburuaren hirugarren argitalpena kaleratu du Anboto bildumaren barruan. Lanak, besteak beste, Jose Miguel de Barandiaran ikertzailearen hitzaurrea du.
Sinopsia
Liburu honen orrialdeetan Anbotoko Damak, lamiek, jentilek eta antzeko izaki mitikoek dute aterpe, baita Ezoziko Andramarik eta beste ama birjina eta santu kristau batzuek ere. Izan ere, paganismoaren eta kristautasunaren arteko nahasketa da hemen bildutako testuen ezaugarrietako bat. Horren lekuko da San Migel eta Aralarko Herensugea aurrez aurre jartzen dituen kondaira. Baina irakurleak askoz gauza gehiago ere aurkituko ditu, esaterako, zenbait ipuin klasikoren euskal aldaera (horra Errauskinerena), sorgin eta deabruei buruzko kontuak eta animaliek ere hitz egiten zuten garaietakoak. Badira sinbolismo ilunez beteriko bakar batzuk ere, egungo ikuspegitik politikoki batere zuzenak ez direnak, adibidez, Beñardorena. Testuok gure arbasoen mentalitatea nolakoa zen ulertzeko lagungarri dira eta, bide batez -edo, beharbada, batez ere- oso irakurketa erraz eta atsegina eskaintzen digute.