Ir directamente al contenido

Abel Ariznabarreta da Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakari berria

2023.11.09

Lehendakari aldaketa izan da azaroaren 8an egindako patronatu bilerako gai nagusia; aho batez onartu da Abel Ariznabarreta bizkaitarraren hautagaitza eta hala Ixone Fernandez de Labastidaren lekukoa hartu du Abel Ariznabarretak.

Fundazioko azken hiru lehendakariak: Velez de Mendizabal, Fernandez de Labastida eta Ariznabarreta.

Ataungo Sara Etxean elkartu ziren patronokideak eta Eusko Ikaskuntzako lau ordezkotatik bik kargua utzi zuten; Ixone Fernandez de Labastida lehendakaria ordezkatu du Abel Ariznabarretak eta Josemari Velez de Mendizabal, aldiz, Urkiri Salaberriak.

Eskerroneko hitzak izan zituzten gainerakoek irten berri diren bi kideekiko. Ariznabarretak hitza hartu eta hala gaineratu zuen: "Erantzukizun eta errespeto handiz hartzen dut ardura hau, bai On Jose Migel Barandiaranen pertsonak eta berak egindako lanak merezi duenagatik, baita ardura honetan orain arte izan direnek egin duten lanagatik".

Fundazioaren jardunari begiratuta, "une ezin interesgarriagoan aurkitzen dela Fundazioa egun: Hainbat proiektu 2022an zehar egindako sormen prozesu partehartzailetik iradokitakoak abiatzen edota jada martxan jartzen ari dira-eta. Baina ezinbestean, estrategia berriak esploratzera behartuta gaudela uste dut".

 

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.