Ir directamente al contenido

2025eko Barandiaran Bekara aurkezteko epea ireki da

2024.09.30

2025eko Barandiaran Bekara aurkezten diren lanek Antropologia-etnografia esparrua izan beharko dute ardatz . 2024ko azaroaren 30ean itxiko da deialdia.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak beste behin ireki du Barandiaran ikerketa Bekan parte hartzeko deialdia. Hala, oraingo honetan antropologia-etnografia lanak aurkeztu beharko dituzte interesatuek. Abenduaren 31 baino lehen emango du epaimahaiak hartutako erabakiaren berri, eta bekaren eskuratzaileak urtebeteko epean garatu beharko du  ikerketa.

Azken urteetan bezalaxe Barandiaran Fundazioak ikertzaile hasi berriei dei egiten die bekara aurkez daitezen; hain zuzen ere, ikerketa sustatzea da fundazioaren helburuetariko bat eta mundu horretarako sarbidea ahalbidetzen saiatzen da.

Oinarri guztiak hemen kontsulta daitezke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.