2021eko aurrekontua onartu du patronatuak urteko lehen bileran
2021.03.24
2021.03.19
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak 2021eko lehenengo Patronatu bilera egin zuen martxoaren 18an; online elkartu ziren patronnatua osatzen duten erakundeetako zenbait ordezkari eta gai ugari izan zituzten mahai-gainean.
Besteak beste, 2020ko kontu auditatuak onartu zituzten aho batez. Jarraian, 2021eko aurrekontua ere landu zuten eta hau ere aho batez onartu zuten bilerara bertaratutakoek. Nahiz eta 2020koak baino diru-sarrera txikiagoak espero, Fundazioak buru-belarri jarraituko du lanean bere izana bermatzeko jarduerak aurrera eramanez, tartean Barandiaran Bekarekin eta Eusko Folklore Urtekariaren 55.zenbakia kaleratuz.
"Aipatu beharra dago 2021ean Eusko Folklore Urtekariak 100 urte betetzen dituela eta nahiz eta modu xumea izan, Barandiaranek sortutako aldizkari zientifikoaren urtemuga ospatzeko asmoa dugu. Bagabiltza 55. zenbakia ere lantzen eta etorkizunari begira jarraitzen dugu. 100 urteko agerkari gaztea gara".Hala azaldu zien bertaratutakoei Abel Ariznabarreta aldizkariko zuzendariak.
Martxoaren 18ko bileran honakoek parte hatu zuten: Mikel Aizpuru (Eusko Jaurlaritza), Mikel Ozkoidi (Nafarroako Gobernua), María José Telleria (Gipuzkoako Foru Aldundia), Ixone Fernandez de Labastida (Fundazioko presidentea. Eusko Ikaskuntza), Jexux Aizpurua (Idazkaria. Eusko Ikaskuntza), Arantza Cuesta (Eusko Ikaskuntza), eta Josemari Velez de Mendizabal (Eusko Ikaskuntza). Zuriñe Velez de Mendizabal (idazkari teknikoa. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioa)