Ir directamente al contenido

Barandiaranen baloreak gaur egungo gizarteari aplikatuak

10.06.2019

Jose Miguel Barandiaran ezagutu zutenek, badakite balore kristauetan sustraituta zegoela bere izana. Baina 2016an Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak antolatutako "Europa, Barandiaran eta Baloreak" mahai-inguruaren harira Asier Barandiaran filologoak Barandiaranen baloreak gaur egungo gizarteari aplikatuak berbaldian azaldu zuen modura, kultura anitzekin kontaktuan egoteak, ikuspuntu ezberdinak eskaini zizkion ataundarrari eta horrek pertsonengatik apustu egitea ahalbidetu zion.

"Joxemiel Barandiaranen irudia erakargarria egin zait betidanik eta ezaguna iruditu zait ia betidanik. Barandiaranekiko dudan gertutasuna, hasteko, honetan oinarritzen dut: abizen  berbera izateaz gain, hainbat ikuspuntutan bat nator berarekin eta bere bizitzan izen duen jarrerak beti liluratu eta harritu egin nau.  Balore asko zituen JMBek, eta baloreak zituelako balioak eransten zizkion egiten zituen gauzei ekarpen oparoa bilakatuz eta, azken finean, horrela bere gizatasuna hedatu egiten zen. Hala da, JMBek ekarpen asko eta asko egin zizkion Euskal Herriko Aurre Historiari, Antropologiari, Palentologiari eta Entografiari. Ni, ordea, euskal filologiaren arlokoa naiz eta nire JMBen balorazioa ohikoak ez diren zenbait alorretan oinarrituko da: 1. Euskara eta herri-literaturarekiko beraren arreta; 2. Apaltasuna; 3. Oztopoak aukera bihurtzeko gaitasuna; 4. Lana: balore harrobia. Horrela izendatu ditut alorrok eta ondorenean aletzen ahaleginduko naiz".

Hitzaldiaren testua, osorik, hemen

 

Personnalisation des cookies

Cookies Analytics

Ce site Internet utilise les cookies de tiers afin de calculer le nombre d’utilisateurs et ainsi réaliser la mesure et l'analyse statistique de l’utilisation que font les utilisateurs du service offert. Pour cela, leur navigation est analysée sur notre site Web afin d’améliorer l’offre de produits ou de services que nous leur proposons au moyen du cookie Google Analytics