Ir directamente al contenido

Barandiaran 125. Nazioarteko Enbaxadore

08.10.2015

(Jexux Aizpurua Barandiaran Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko kidearen artikulua.  
2014an idatzia, 2015eko apirila-ekaineko Karmel aldizkariaren 290. zenbakian argitaratu zen )

1989ko abenduaren 31n jaio zen Ataunen Joxemiel Barandiaran Aierbe; aurten, hain zuzen, 125. urteurrena.

Hil zela ere, joanak dira 23 urte eta, harrezkero bere irudia lausotzen ari da, urteak joan ahala. Ez da harritzekoa, munduak azken urte laburrotan izan duen aldaketa kontuan izanik.

Hala ere, urteurrenaz baliatuz, aipa dezagun EUSKAL KULTURGINTZAri eginiko ekarpena.

Nahiz eta XIX. mendean jaiotakoa izan, XX. mendea ia osorik harrapatu zuen; hortik, datorkio urteek emandako esperientzia eta ikasbidea. 

Gazte-gaztetatik azaldu zuen ikasketetarako trebezia berezia eta aparta. Inguruko hizkuntzak aise menderatu zituen. Beroriei esker ibili zen Europan zehar hainbat eta hainbat biltzarretan, hangoa ikasi, hona ekarri eta aplikatu eta, bidez batez, Euskal Herriaren berri munduan emanez. Horren testigu izan ziren garai hartako Europako ikertzaile eta intelektual asko, 1913an LEIPZIG-etik hasi eta 1964an Moskurako bidaia galarazi zioten arte; tartean ikastegi eta irakastegi izan zituen Paris, Kolonia, Munich, Leipzig, Berlin, Munster, Anberes, Brusela, Tilburg, Lyon, Geneva, Berna, Zurich, Innsbruck, Luzerna, Interlach, Bordele, Bartzelona, Zaragoza, Praga, Kopenhage, London, Brusela, Salamanka, Porto...

Giltzarria, ordea, WILHEM WUNDT irakaslea izan zen: "Noiz hasi behar duzue oinekin/oinez pentsatzen eta buruarekin/buruz ibiltzen?" "Ez dago urrutietara joan beharrik, bakoitzak bere ingurua ezagutzetik hasi behar du".

Halaxe ekin zion ikerketari, Ataungo Jentilbaratzan. Berehala etorri ziren Eusko Ikaskuntzaren I Kongresuan, 28 urte besterik ez zituela, egindako hiru hitzaldiak. Han bilduriko agintari, irakasle eta ikertzaileak harrituta geratu ziren Barandiaran gaztearen jakinduriaz, lanerako zorroztasunaz, ikerlanen fidagarritasunaz eta zientifikotasunaz.

Ingurua ikertzen hasi eta Euskal Herriarekin egin zuen topo. Horrek ekarriko zion, gerora, bere bizitza zedarrituko zuen erbesteratze luzea, buruhausterik handiena: Ze eiñ diat, ba, nik? Galdetzen zion etengabe bere buruari, batez ere, urtearen amaiera iristen zenean. "1939ko abenduaren 31an 50 urte. Euskal Herrian lan egin dut, bertan jaio eta euskaldun naizela. Zoritxarrez, garai honetan Euskal Herria ikasi eta aztertzea separatismotzat jotzen dira. Horregatik nago desterruan...”

Ipar Euskal Herrian Hegoaldean hasitako bide beretik jarraitu zuen: ingurukoa jaso eta aztertzeari. Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren laguntza ez ezik, Manuel de Ynchausti mezenasa izan zuen bizitzeko adina ematen ziona. Frantziako gobernuarengandik ere jasotzen zuen egindako lanaren trukeko laguntza.

1953an itzuli zen Atauna 63 urterekin, bere ustez zahartuta, etsipenak jota, lanik ez, hau da, bizibiderik ez, adiskideak urri, auzoko erretoreak ez zuen gogoko, herriko agintariek MUZIN! ZER EGIN? Lazkaoko beneditarrengana jotzen du, bere proiektuaren jarraipena norbaitzuengan uzteko. Etenda zeuden lanek gidari eta antolatzaile bat behar zuten eta eginahalak egin, azkenean, Jesus Elosegi eta abarren bidez, lortu zuen.

Bizi egin behar eta Iparraldeko lanekin jarraitu zuen urte askoan, baita Nafarroako Unibertsitatean ere, gerraurrean utzitako indusketekin uztartuz eta ETNIKER taldeak sortuz. Baina beti ikasten jarraitzen zuen. 80 urte ondo beteta zituela "Mendiurkulluko Pelipena nijek ikastea". Honelakoxeak, horrelakoxeak eta halakoxeak aurki daitezke bere egunerokoen altxorrean.

 {gallery}slider_77{/gallery}

Harrezkero bizi  izandako mundualdi luzean, majo kostata, Euskal Herriko osoko erakunde, agintari eta herritarren esker ona jaso eta ohorea izateko aukera izan zuen; nahiz eta berak berriro ere esan: "Ze eiñ diat, pa, nik?".

Gladys Villalba kazetari hego-amerikarrak hara zer dion: "Barandiaran elkarrizketatu nuenean erabaki nuen euskaldun izatea".

Maripetraliñ, Samartintxiki, Torto, Mateo Txistu eta Kixmi-ren esaundak ere bizirik diraute.

"Baztarrak izketan ai zaizkiak". Azken urteetan sarri aipatzen zuen esaldia eta leku-izen eta pasadizo mordoa lerratzen zuen Ataungo euskararen hikako eran:

- Zeiñ onan?
- Ekatzan jostorratza, neonek sartuko zonat arie ta!
- Ze esan diñ?
- Nun jarri den?
- Arratingoa etoi al den?
- Non itzenan? Ezai urrutia jun, iltzea gertauta re!
- Bialdu eitten tzetuk! 
- Ze bear do, osoa?
- Gaurko naikoa do!
- Osoa, bixitea dauke?

 {gallery}slider_76{/gallery}

Euskal Herriaren Memoria Historikoan geratuko dira euskal kulturaren zuztar irmoen baitan Barandiaran ekarpenak. Eskoletako curriculumetan izango ahal dute txokorik!

 

Personnalisation des cookies

Cookies Analytics

Ce site Internet utilise les cookies de tiers afin de calculer le nombre d’utilisateurs et ainsi réaliser la mesure et l'analyse statistique de l’utilisation que font les utilisateurs du service offert. Pour cela, leur navigation est analysée sur notre site Web afin d’améliorer l’offre de produits ou de services que nous leur proposons au moyen du cookie Google Analytics