Ataungo Joxemiel Barandiaran ikastetxeko ikasleak Saran
16.04.2019
Apirilaren 10ean ATAUNIKER elkarteko Jexux Aizpurua eta Joxan Auzmendi eta eskolako Felipe Barandiaran, Itziar Herguedas eta Ainara Sanchez irakasleen gidaritzapean burutu zen eskolako azken urteko ikasleekin urtero egiten den herri-bisita.
Herriko flora, fauna eta geologia azaltzeaz gain, herriko toponimia, historia eta leku jakingarriak bertatik bertara ikusi zituzten; horien artean herri-bidea, udaletxea, plaza, ubidea, hilobiak, armarriak, San Martin eliza eta bertako organo barrokoa. Bidean Sara etxea izan zen erakargarrienetakoa, Joxemiel Barandiaranen ingurua eta bizitzari buruzkoak gogoratzearren.
Testua eta argazkia: AtaunIKER