Barandiaranen bizitzaz ikasten
19.04.2021
2021.04.16
Argazkia eta testua: Jexux Aizpurua Barandiaran
Apirilaren 16an Sara Etxeko ateak ireki ziren urtero bezala Ataungo eskolako ikasleak jasotzeko. Gidari lanetan Jexux Aizpurua Barandiaran aritu zen, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko patronokidea eta Atauniker taldeko partaidea.
"Herri bisita egin genuen apirilaren 14an eta ibilbidean zehar, Sara Etxean izan zen Ataungo Joxemiel ikastetxeko LHko ikasle-taldea, Itziar Herguedas eta Eneko Barandiaran irakasleekin. Launaka sartu eta Barandiaranen bizitzako atal bana azaldu zitzaien (Wundt, arkeologia Ataunen, euskara, bisitariak eta judutarrari ihes egiteko emandako laguntza) irtetean gainerakoei azalduz".