2022ko lehen bisitariak, Sara Etxean
01.04.2022
2022.03.31
Sara Etxeak ateak ireki ditu martxoan zehar hainbat bisitari jasotzeko. Hain zuzen ere, martxoaren 20an Euskadi Irratiko eta Radio Euskadi kultura-kazetariak Ataunera bertaratu ziren, eta azalpenak ematen eta bisitako gidari izan zuten beraien lankide Jon Aizpurua Barandiaran.
Bestalde, martxoaren 26an Bizkaiko hiriburutik, Bilbotik, mitologia zale talde batek Jose Miguel Barandiaranen bizileku izandakoa bisitatu zuen, kasu honetan Jexux Aizpurua Barandiaranen gidaritzapean.