Barandiaranen silueta 'fresko eta identifikagarria'
2016.11.25
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Barandiaranen heriotzaren 25. urtemugaren harira antolatutako mahai-inguruak iragartzeko karteletan erabilitako irudiaren inguruan sarri esan digute: "Berria, freskoa eta identifikagarria da, aldi berean".
2015eko abenduan Nafarroako Gobernuarekin batera Abenduaren 31 Jose Migel Barandiaranen bizitzan. Bere egunerokoetan idatziak (1924-1988) izeneko liburuxka kaleratu zuen Fundazioak. Portadan ikusi zitekeen lehenengo aldiz Barandiaranen silueta hori. Hain zuzen ere, Iruñeko KEN estudioak sortu zuen liburuaren diseinurako.
Hala, eta Barandiaran hil zela 25 urte betetzen diren urte honetan antolatutako egitaraua iragartzeko, irudiaren doako erabilera utzi zion jabetza daukan KEN estudioak Jose Miguel de Barandiaran Fundazioari.